14. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Planeamenduko hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Altsasuko Udaleko Osoko Bilkurak, 2015eko abenduaren 30ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Enrique Jimenez Peral jaunarekin hirigintza hitzarmena sinatzea, Udalaren Hirigintza Planeko UE 19 E 1 unitatearen planeamendua eta urbanizazio baldintzak aldatzeko, eta hirigintza aprobetxamendua lagatzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25.4 eta 76. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egongo da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, udal bulegoetan egon ere, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Altsasun, 2015eko Abenduaren 30ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1600051