2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Udal Planeko aldaketa. Hasierako onespena
Altsasuko Udalak, 2015eko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udal Planeko Hirigintzako Araudi Partikularreko antolamenduko determinazio xehakatuen aldaketa, Udalak sustatua. Honen helburuak dira publikoak izateko aurreikusten diren lur pribatuak errebisatzea eta eraikinen sakonera neurtzeko modua arautzea.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70.3 eta 79. artikuluek ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egongo da udal bulegoetan hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.
Altsasun, 2015eko Abenduaren 30ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1600047