4. PROZEDURA JUDIZIALAK
NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
Ediktua. 500/2015 erregutze-errekurtsoa
Aditzera ematen da sala honetan 500/2015 erregutze-errekurtsoa tramitatzen ari dela, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko 937/2014 prozeduraren ondoriozkoa (kaleratzeak / kargu uzteak oro har), eta 2015eko abenduaren 21ean epaia eman dela. Prozedura kaleratze baten erreklamazioa zela-eta abiarazi zen.
Eta ebazpena Diseño Impresión Navarra SLri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten da, eta ohartarazten zaio eskura duela ebazpenaren kopia sala honetako Idazkaritzan.
Iruñean, 2016ko urtarrilaren 12an.–Justizia Administrazioaren letradua, Sagrario Sánchez Equiza.
Iragarkiaren kodea: J1600291