14. ALDIZKARIA - 2016ko Januaryren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

5.000 eurotik beherako fakturetan faktura elektronikoa
aurkeztu beharretik salbuestea arautzen duen ordenantza.
Behin betiko onespena

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2015eko azaroaren 9an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 5.000 eurotik beherako fakturetan faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuestea arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena 2015eko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 20an, eta entitate honen iragarki oholean argitaratu eta jendaurreko epea erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iraganik, behin betiko onetsita gelditu da. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, haren testu osoa argitara ematen da, jende orok ezagut dezan.

Garesen, 2016ko urtarrilaren 5ean.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

5.000 EUROTIK BEHERAKO FAKTURETAN FAKTURA ELEKTRONIKOA AURKEZTU BEHARRETIK SALBUESTEA ARAUTZEN DUEN UDAL ORDENANTZA

Artikulu bakarra.–Sektore publikoan faktura elektronikoa bultzatu eta fakturen kontabilitate erregistroa sortzeari buruzko abenduaren 27ko 25/2013 Legearen 4. artikuluan aurreikusia erabiliz, Izarbeibarko Mankomunitateak faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuetsi ditu 5.000 euro arteko fakturak dituzten hornitzaileak.

Azken xedapena.–Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu, bere testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

Iragarkiaren kodea: L1600059