14. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

3/2016 FORU AGINDUA, urtarrilaren 18koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren abenduaren 16ko 219/2008 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, lan etekinengatik, enpresa eta lanbide jarduera batzuengatik, sariengatik eta errenta-egozpen batzuengatik pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarako egindako atxikipen eta konturako sarreren urteko laburpena egiteko 190 eredua onetsi zen eta eredu hori ordenagailuz zuzenean irakurtzen diren euskarrietan aurkezteko diseinu fisiko eta logikoak ezarri ziren, bai eta Internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko baldintzak eta prozedura ere.

H gakoko azpigakoak aldatzea du xede foru agindu honek 2. erregistro motako (hartutakoen erregistroa) 79-80 idazguneetan, ordenagailuz zuzenean irakurtzen diren 190 ereduko euskarriek eta eredu horretan sartu beharreko informazioa duten fitxategiek jarraitu beharreko diseinu fisiko eta logikoetarako, helburua izanik azpigako horien deskripzioak Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren urtarrilaren 23ko 11/2015 Foru Aginduaren I. eranskinean ageri den nekazaritza, abeltzaintza eta oihangintzako jardueren zerrendarekin bat egitea; foru agindu horren bidez, 2015. urterako garatu ziren pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubidea eta balio erantsiaren gaineko zergaren araubide erraztua.

Aldaketa horren bitartez, aitorpen informatiboa betetzen lagundu nahi zaio tributudunari, bai eta Nafarroako Zerga Ogasunak eredu honen bitartez lortzen duen informazioaren tratamendua arindu eta erraztea ere.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren Erregelamendua onetsi zuen maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren 90.5 artikuluak adierazten du Ekonomia eta Ogasun Departamentuko titularrak ahalmena izanen duela 190 eredua ezartzeko. Eredu hori lan etekinengatik, enpresa eta lanbide jarduera batzuengatik, sariengatik eta errenta-egozpen batzuengatik pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarako egindako atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena egiteko da; orobat, titularra gaitzen du aurkezteko lekua eta modua ezartzeko.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren abenduaren 16ko 219/2008 Foru Agindua aldatzea. Foru agindu horren bidez, lan etekinengatik, enpresa eta lanbide jarduera batzuengatik, sariengatik eta errenta-egozpen batzuengatik pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarako egindako atxikipen eta konturako sarreren urteko laburpena egiteko 190 eredua onetsi zen eta eredu hori ordenagailuz zuzenean irakurtzen diren euskarrietan aurkezteko diseinu fisiko eta logikoak ezarri ziren, bai eta Internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko baldintzak eta prozedura ere.

Abenduaren 16ko 219/2008 Foru Aginduaren II. eranskinean (190 eredua ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarriaren diseinu fisiko eta logikoak) honako aldaketa hau sartu da:

“Azpigakoa” eremuko H hartutakoen gakoan –2. erregistro motako (hartutakoen erregistroa) 79-80 idazguneak– erabili beharreko azpigakoen ordez, ondoren agertzen direnak jartzen dira:

H HARTUTAKOEN GAKOAN ERABILI BEHARREKO AZPIGAKOAK

01

Abeltzaintzako jarduera, haragitarako zerri azienda ustiatzen duena, eta hegazti-hazkuntza; eta nekazaritza, patata ekoizten duena.

Oihangintzako jarduera, batez besteko mozketa epea 30 urtetik gorakoa duena.

02

Aurreko 01 azpigakoaren barreneko jardueren ondoriozko produktuak eraldatu, landu edo manufakturatzen diren kasuetan.

03

Nekazaritzako jarduerak, tomatea, brokulia, mertxika eta zainzuria ekoizten dutenak, industriarako lau kasuetan.

04

Aurreko 03 azpigakoaren barreneko jardueren ondoriozko produktuak eraldatu, landu edo manufakturatzen diren kasuetan.

05

Zereal eta lekaleak eta gizakiaren kontsumorako onddoak ekoizten dituen jarduera, bai eta abeltzaintza ere, esnetarako behi azienda ustiatzen duena.

Oihangintzako jarduera, batez besteko mozketa epea 30 urtekoa edo laburragoa duena.

06

Aurreko 05 azpigakoaren barreneko jardueren ondoriozko produktuak eraldatu, landu edo manufakturatzen diren kasuetan.

07

Nekazaritzako jarduera, olio-landareak eta zitrikoak ekoizten dituena; orobat, oihangintza, erretxina ateratzen duena, eta beste azpigako batzuetan berariaz sartu gabeko abeltzaintzako beste jarduera batzuk.

08

Aurreko 07 azpigakoaren barreneko jardueren ondoriozko produktuak eraldatu, landu edo manufakturatzen diren kasuetan.

09

Nekazaritzako jarduera, “Errioxa” jatorrizko deiturako ardotarako mahatsa, sustraiak, tuberkuluak, bazka, zitrikoak ez diren frutak, tabakoa eta aurreko azpigakoetan berariaz sartu gabeko nekazaritzako bestelako produktuak ekoizten dituena.

10

Aurreko 09 azpigakoaren barreneko jardueren ondoriozko produktuak eraldatu, landu edo manufakturatzen diren kasuetan.

11

Ehun-landareak eta mahaiko mahatsa ekoizten dituzten jarduerak, nekazariek, abeltzainek eta oihangintzako jardueren titularrek egindako jarduera osagarriak, eta hegaztiak hazi, zaindu eta gizentzeko zerbitzuak.

12

Aurreko 11 azpigakoaren barreneko jardueren ondoriozko produktuak eraldatu, landu edo manufakturatzen diren kasuetan.

13

Hegaztiak ez gainerako ganadua hazi, zaindu eta gizentzeko zerbitzuetan egiten den jarduera.

14

Nekazari eta abeltzainek egindako bestelako lan eta zerbitzu osagarrietan egiten den jarduera.

15

Azukre-erremolatxa ekoizten duen jarduera; eta abeltzaintzako jarduera, haragitarako behi-azienda, haragitarako ardi-azienda eta haragitarako ahuntz-azienda ustiatzen dituena, eta untxi-hazkuntza.

16

Aurreko 15 azpigakoaren barreneko jardueren ondoriozko produktuak eraldatu, landu edo manufakturatzen diren kasuetan.

17

Nekazaritzako jarduera, fruitu lehorrak, barazkiak eta olibondoaren produktuak ekoizten dituena; eta abeltzaintzako jarduera, aurrerako zerri-azienda, aurrerako behi-azienda, esnetarako ardi-azienda eta esnetarako ahutz-azienda ustiatzen dituena, eta erlezaintza.

18

Aurreko 17 azpigakoaren barreneko jardueren ondoriozko produktuak eraldatu, landu edo manufakturatzen diren kasuetan.

19

“Nafarroa” jatorrizko deiturako ardotarako mahatsa ekoitzen duen jarduera eta beste azpigako batzuetan berariaz aipatzen ez dena.

20

Nekazaritzako jarduerak, kotoia ekoizten dutenak.

21

Aurreko 20 azpigakoaren barreneko jardueren ondoriozko produktuak eraldatu, landu edo manufakturatzen diren kasuetan.

25

Azpigako hau adieraziko da pagatutako dirua jarduera ekonomikoen zenbatespen objektiboko ordaina denean (Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren Erregelamendua onetsi zuen maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren 78.6 artikuluan jasotako jarduera ekonomikoak, hau da, errepide bidezko salgai garraioa eta aldaira zerbitzua).

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta lehen aldiz aplikatuko da, informazioa 2015ekoa izanik, aurkezteko epea 2016ko urtarrilaren 1etik aurrerakoa duten aitorpen-laburpenetan.

Iruñean, 2016ko urtarrilaren 18an.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.

Iragarkiaren kodea: F1600586