139. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Behin betiko onestea 2016ko Aurrekontua betetzeko Oinarrien
38. oinarriaren 8. eranskinaren aldaketa: Diru-laguntza izendunak

Behin Udaleko Osoko Bilkurak, legezko den quorumarekin, bi mila eta hamaseiko ekainaren 2an hasiera batez onetsita, eta jendaurreko epea inolako erreklamaziorik gabe iragan eta gero, behin betiko onetsita gelditu da indarrean den Aurrekontua betetzeko Oinarrien 38. oinarriaren 8. eranskinean honako diru-laguntza izendun hau sartzea -zeinentzat kreditu erabilgarria baitago 2016ko aurrekontuaren kasuan kasuko partidetan-, honako xehetasun hauekin bat:

AURREKONTUKO PARTIDA

ONURADUNA / KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

30/15220/780000

Lezkairuko Zaldua 1Eko jabekideak.

Transferentziak familiei, Lezkairuko Zaldua 1Eko eraikina birgaitzeko.

120.000,00

Iruñeko Udalaren 2016ko Aurrekontua betetzeko Oinarrien 38. oinarriaren 8. eranskinaren aldaketa hau, diru-laguntza izendunak jasotzen dituena, indarrean sartuko da behin ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gero.

Iruñean, 2016ko ekainaren 30ean.–Alkate Udalburua, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1608170