137. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2016ko ekainaren 29an hartua, Interes Kulturaleko Ondasun deklaratzen dituena, batetik, Alloko Santa Maria parrokiako sagrario bat (IKH zenbakia: 3.670), Espainia Berriko erregeordetzako estilokoa, nakarrezko inkrustazioa eta pintura dituena eta Nanban estiloko laka japoniarren eragin garbia duena, eta, bestetik, Mendigorriko San Pedro parrokiako kutxatila bat (IKH zenbakia: 3.671), Nanban estilokoa, Gujarat-en (India) landutako artearekin loturak dituena.

Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 21eko 1/2016 Ebazpenaren bidez, espedientea hasi zen Interes Kulturaleko Ondasun deklaratzeko, batetik, Alloko Santa Maria parrokiako sagrario bat (IKH zenbakia: 3.670), Espainia Berriko erregeordetzako estilokoa, XVII. mendekoa, nakarrezko inkrustazioa eta pintura dituena eta Nanban estiloko laka japoniarren eragin garbia duena, eta, bestetik, Mendigorriko San Pedro parrokiako kutxatila bat (IKH zenbakia: 3.671), Nanban estilokoa, 1580tik 1630era bitartekoa, Gujarat-en (India) urte horietan landutako artearekin loturak dituena.

Ebazpen horretan xedatu zen 30 eguneko epea irekitzea espedientea jendaurrean izateko, interesdunek bidezko juzgatzen zituzten alegazio guztiak aurkez zitzaten. Epe horretan, baina, ez zen alegaziorik aurkeztu.

Nafarroako Kulturaren Kontseiluko Ondarearen Batzordeak, 2016ko maiatzaren 30ean egindako bilkuran, aipatutako ondasunak Interes Kulturaleko Ondasun deklaratzearen aldeko txostena egin zuen.

Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearekin bat, Nafarroako Gobernuari dagokio kultura-intereseko ondasunak deklaratzea, erabaki baten bidez, Nafarroako Gobernuari eta haren Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 12. artikuluan xedaturikoarekin bat.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Interes Kulturaleko Ondasun deklaratzea, batetik, Alloko Santa Maria parrokiako sagrario bat (IKH zenbakia: 3.670), Espainia Berriko erregeordetzako estilokoa, XVII. mendekoa, nakarrezko inkrustazioa eta pintura dituena eta Nanban estiloko laka japoniarren eragin garbia duena, eta, bestetik, Mendigorriko San Pedro parrokiako kutxatila bat (IKH zenbakia: 3.671), Nanban estilokoa, 1580tik 1630era bitartekoa, Gujarat-en (India) urte horietan landutako artearekin loturak dituena. Haien ezaugarriak eta deskribapenak deklarazioaren espedientearen dokumentazioan daude jasota.

2. Erabaki honek onesten denetik aurrera izanen ditu ondorio administratiboak.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Erabaki honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean edo, bestela, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan aurkaratzen ahal da, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aldez aurretik errekerimendua egin dezakete, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1988 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2016ko ekainaren 29an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1608226