137. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2016ko ekainaren 29an hartua, Bearingo Kontzejuko Kudeaketa Batzordea izendatzen duena.

Urriaren 21eko 244/2015 Foru Dekretuaren bidez deialdia egin zen martxoaren 25eko 21/2015 Foru Dekretuaren bidez deitutako hauteskundeetan hautagai zerrendarik aurkeztu ez zen kontzejuetan hauteskunde partzialak egiteko; bigarren deialdi horretan ere Bearingo Kontzejuan hautagai zerrendarik aurkeztu ez denez, beharrezkoa da, Nafarroako Kontzejuetako hauteskunde prozesua arautzen duen martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legearen 16.2. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuak izenda ditzala Bearingo Kontzejuko Kudeaketa Batzordea osatuko duten kideak. Kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. Bearingo Kontzejuko Kudeaketa Batzordea izendatzea. Honako kide hauek izanen dira: Servando Jesús Vergara Alecha jauna, Alfredo Ibáñez Ereño jauna, Víctor Antonio Puyol Urra jauna, José Aguirre Sengariz jauna eta Alfonso Carlos Vergara Alecha jauna. Kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.

2. Erabaki hau Bearingo Kontzejuari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2016ko ekainaren 29an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1608225