137. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 15a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
HIRUGARREN ATALA

Jakinarazpen ediktua. Ediktua. 367/2015 judizio arrunta

Adela María Nuin Iturri andrea, Nafarroako Probintzia Auzitegiko Hirugarren Ataleko Justizia Administrazioaren letradua.

Fede eta lekukotza ematen dut: Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko 84/2014 prozedura arruntaren autoen ondoriozko 367/2015 apelazio zibileko roiloan, apelazio-errekurtsoaren gaineko epai ebazlea eman da, baita antolamendurako eginbidea ere; haren bidez, arau-hauste prozesalaren ondoriozko foru kasazio zibileko errekurtso berezia jarritzat hartzen da epai haren aurka. Haren kopiak interesdunaren eskura daude Idazkaritza honetan.

Eta Janemabe SLri (Alfredo Ferrero Aldaz jauna da administratzaile bakarra) jakinarazteko eta epatzeko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut. Aditzera ematen zaio epai horren kontra kasazio-errekurtsoa eta arau-hauste prozesalaren ondoriozko errekurtso berezia jar daitezkeela, Auzitegi Goreneko 1. Salari zuzendua, Prozedura Zibilari buruzko Lege indardunaren 477. eta 469. artikuluetan, azken xedapenetatik 16.ari dagokionez, adierazitakoarekin bat, edo bestela, kasazio-errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Arlo Zibileko eta Zigor Arloko Salari zuzendua, 477. artikuluan adierazitakoarekin bat. Kasu horretan ere inpugnazioa 469. artikuluan agertzen diren arau-hauste prozesalaren arrazoietan oinarri dezake, lege beraren azken xedapenetatik 16.ean ezarritakoari jarraikiz. Errekurtsoa jartzeko idazkia atal honetan aurkeztu beharko du, jakinarazpen honen ondoko hogei eguneko epean. Era berean, epatu egiten zaio hogeita hamar eguneko epean ager dadin Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Arlo Zibileko eta Zigor Arloko Salan, epai horren aurka aurkeztu den arau-hauste prozesalaren ondoriozko foru kasazio zibileko errekurtso berezian dagokion eskubideaz baliatu ahal izateko.

Iruñean, 2016ko uztailaren 1ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Adela M.ª Nuin Iturri.

Iragarkiaren kodea: J1608220