137. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Aldaketa puntuala Valtierrako Udal Planeko egiturazko determinazioetan, Valtierrako hirigintzako araudia aldatzeko, nekazaritzako produktibitate handiko lurzoru urbanizaezinari dagokionez. Hasierako onespena

Valtierrako Udalak, 2016ko ekainaren 27an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Valtierrako Udal Plan Orokorreko egiturazko determinazioen aldaketa puntuala, Valtierrako Udalak sustatua, nekazaritzako produktibitate handiko lurzoru urbanizaezinaren Valtierrako araubidea aldatzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2 c) artikuluan xedatutakoarekin bat, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Valtierran, 2016ko ekainaren 28an.–Alkatea, Victoria Montori Mateo.

Iragarkiaren kodea: L1607998