137. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Aldaketa puntuala Valtierrako Udal Planeko determinazio xehakatuetan: eraikuntzari buruzko ordenantza orokorraren 149.3 artikulua aldatzea, Valtierrako lurzoru urbanizaezinari buruzkoa. Hasierako onespena

Valtierrako Udalak, 2016ko ekainaren 27an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Valtierrako Udal Planeko determinazio xehakatuen aldaketa puntuala, Valtierrako Udalak sustatua. Ondoko hau da: eraikuntzari buruzko ordenantza orokorraren 149.3. artikulua aldatzea, Valtierrako lurzoru urbanizaezinari buruzkoa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1.a) artikuluan xedatuarekin bat, lege beraren 79.3 artikuluak ezarria kontuan hartuta, espedientea jendaurrean egonen da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitateko egunkarietan agertu ondoan, gutxienez hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, aztertu eta bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Argitara ematen da.

Valtierran, 2016ko ekainaren 28an.–Alkatea, Victoria Montori Mateo.

Iragarkiaren kodea: L1607997