137. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TULEBRAS

Aldaketa partziala, Monteagudoko ehiza barruti publikoan ehiza egiteko baimenaren prezio publikoa arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Tulebras eta Barillasko Ehiza Mankomunitateak, 2016ko maiatzaren 10ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa partziala, Tulebras eta Barillasko Ehiza Mankomunitateak Monteagudoko ehiza barruti publikoan (matrikula: NA-10369) duen atalean ehiza egiteko baimenaren prezio publikoa arautzen duen ordenantzan. 2009ko 19. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 13an, eta aldatu zen 2016ko otsailaren 9an Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu bezala. Espedientea jendaurrean eduki zen hogeita hamar egunean.

Iragarkia 2016ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen maiatzaren 20an, eta jendaurrean egoteko hogeita hamar egun balioduneko epea iragan da 2016ko maiatzaren 21etik 2016ko ekainaren 24ra (biak barne) inork alegaziorik aurkeztu gabe. Hortaz, aldaketa behin betiko onetsirik gelditu eta testua osorik berehala argitara eman da:

1. Aldaketa partziala, Monteagudoko (Nafarroa) ehiza barruti publikoan Tulebras eta Barillasko Ehiza Mankomunitateak duen atalean ehiza egiteko baimenaren prezio publikoa arautzen duen ordenantzan. Aldaketa partziala,

A.–Ezabatu da 4. artikulua, ondoko lerroaldean: Ehiza barrutiko kideen hasierako txartelaren kuota ez dute ordaindu beharko Mankomunitatea osatzen duten herrietan erroldaturik dauden bizilagunek, barrutiko kide egiten badira 2015-2016 denboraldian. Salbuespen horrek denboraldiko ehiza baimenaren kuota biltzen du, osasun, administrazio edo bestelako edozein arrazoirengatik, kideak denboraldi horretan ehizan jarduteko ezintasuna frogatzen badu eta salbuespen hori eskatzen badu.

B.–Zuzendu da 6. artikuluaren bigarren lerroaldea, eta honela utzi: Kide berri egiteko erroldaturik egon behar da gutxienez urtebetez Ehiza Mankomunitatea osatzen duten herrietako edozeinetan (Tulebras-Barillas), barrutiko ataleko kide izateko eskaera egin aitzinetik, edo bigarren gradura arteko familia lotura eduki bi herrietako edozeinetako bizilagunekin.

2. Aldaketa honek indarra hartuko du behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Tulebrasen, 2016ko ekainaren 28an.–Alkate udalburua, Teresa Torres Fernández.

Iragarkiaren kodea: L1607988