137. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Laburpena, Tokiko Gobernu Batzarrak 2016ko maiatzaren 27an hartutako erabakiarena. Horren bidez onetsi zen oinarrizko kirola bultzatzeko diru-laguntzak emateko deialdi publikoa, 2015-2016 denboraldiko kirol jardueretan parte hartzeko, Udala jabe
duen materiala uzteko, publizitate eremuak ustiatzeko
eta Tuteran kirol arloko emanaldi, ikuskizun eta ekitaldiak (puntualak) antolatzeko 2016an

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean lor daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index): BDNS (Identifikazioa): 310385.

A) Onuradunak: Irabazi asmorik gabeko elkarteak, kirol arloko emanaldi, ikuskizun eta/edo ekitaldi puntualak antolatzen badituzte egutegiko urte batez eta Tuteran, betiere antolatzailearendako defizitarioak direnean.

B) Xedea: Denboraldiko jarduerak, oinarrizko kirola sustatzea, publizitate eremuak lagatzea, materialak lagatzea eta ekitaldi puntualak egutegiko urte batez edo kirol denboraldi batez.

C) Oinarri arautzaileak: Diru-laguntzen Base Nazionalean, Tuterako Udaleko Kirol Bulegoetan eta Udalaren webgunean.

D) Zenbatekoa: 49.000 euro (1.000 euro, gehienez ere, jarduera puntual bakoitzeko, eta 9.000 euro, gehienez ere, denboraldi bakoitzean oinarrizko kirola sustatzeko).

E) Eskabideak aurkezteko epea: Laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aurrera. Diruz lagun daitekeen jarduera zer motatakoa den, egun batean edo bestean bukatuko da epea.

F) Justifikazioa: Diruz lagun daitekeen jarduera zer motatakoa den, egun batean edo bestean bukatuko da epea.

Tuteran, 2016ko ekainaren 27an.–Alkatea, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1607995