137. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

359/2016 EBAZPENA, ekainaren 24koa, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Informatikako Ingeniaritzaren Lanbide Elkargoa eta haren Gobernu Batzordea inskribatzea agintzen duena, baita Estatutuak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea ere.

2015eko irailaren 15ean Nafarroako Informatikako Ingeniaritzaren Lanbide Elkargoak (CPIINA) Nafarroako Lanbide Elkargoen eta Elkargoen Kontseiluen Erregistroan inskriba zezatela eskatu zuen, baita haren lehenengo Gobernu Batzordea ere. Halaber, haren Estatutuak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko eskatu zuen.

Elkargoa eta haren Gobernu Batzordea eta hori gidatuko duten Estatutuak inskribatzeko honako hauetan ezarritako baldintzak betetzen dira: Nafarroako Lanbide Elkargoei buruzko apirilaren 6ko 3/1998 Foru Legea, hura garatzeko Erregelamendua, abenduaren 18ko 375/2000 Foru Dekretuak onetsia, eta Nafarroako Informatikako Ingeniaritzaren Lanbide Elkargoa sortzen duen martxoaren 18ko 8/2015 Foru Legea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuak emandako ahalmenak baliatuz,

EBATZI DUT:

1. Helbidea Nafarroan duen “Nafarroako Informatikako Ingeniaritzaren Lanbide Elkargoa” Nafarroako Lanbide Elkargoen eta Elkargoen Kontseiluen Erregistroan (Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuari atxikia) inskribatzea, 24 zenbakiarekin.

2. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila ebazpen hau, Nafarroako Informatikako Ingeniaritzaren Lanbide Elkargoaren Estatutuak biltzen dituen eranskinarekin batera, behar diren ondorioak izan ditzaten.

3. Nafarroako Informatikako Ingeniaritzaren Elkargoaren lehenengo Gobernu Batzordea inskribatzea. Honako hauek dira kideak:

Dekanoa: Javier Suescun Abril jauna.

Dekanordea: Francisco Javier Torralba Fernández jauna.

Diruzaina: Daniel Villanueva Goyeneche jauna.

Idazkaria: Sergio Senosiain Catalán jauna.

Batzordekidea: Héctor Napal Basterrica jauna.

4. Ebazpen hau Nafarroako Informatikako Ingeniaritzaren Lanbide Elkargoari jakinaraztea, eta ohartaraztea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, hala ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan.

Iruñean, 2016ko ekainaren 24an.–Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (214/2015 Foru Agindua, irailaren 28koa), Gobernuaren Idazkaritzako eta Araugintzako Zerbitzuko zuzendaria, José Contreras López.

ERANSKINA

Nafarroako Informatikako Ingeniaritzaren Lanbide Elkargoaren Estatutuak (PDF).

Iragarkiaren kodea: F1608023