137. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

6/2016 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Ribaforadako Udalak, 2016ko ekainaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Ribaforadako Udalaren 2016ko aurrekontu orokor eta bakarrean 6/2016 aldaketa egitea, kreditu berezi bat gaitzeko.

Hasierako onespen hori ekainaren 14ko 114/2016 Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman ondotik, jendaurreko epean haren aurkako erreklamaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onetsirik gelditu da aurrekontuko aldaketa hori. Hona hemen aldaketaren laburpena, kapituluka:

–Gastuen aplikazio goititua:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 72.539,50 euro.

–Finantzaketa: Diru-sarreren aplikazio goititua:

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 72.539,50 euro.

Ribaforadan, 2016ko uztailaren 4an.–Alkatea, Jesús María Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1608243