137. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Ordenantza, Udaleko kirol jardueretan izena ematea
arautzen duena. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2016ko ekainaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udaleko kirol jardueretan izena ematea arautzen duen udal ordenantza, sistema berria ezarri baita izena emateko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aipatutako udal ordenantzetako aldaketak behin betikoz onetsi eta osorik emanen dira argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Uharten, 2016ko uztailaren 4an.–Alkate udalburua, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L1608242