137. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Trukerako eskaintza publikoa

Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 130.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Uharteko Udalak trukerako eskaintza publikoaren deialdia egin du. Jarraian adierazten da zer ondasun eskuratu nahi duen Uharteko Udalak, eta zer udal ondasun emanen duen haren truke:

Eskuratu nahi den ondasuna:

–284,60 AU, Uharteko San Esteban auzoan.

Udal ondasuna:

–Etxebizitza bat, Zubiarte kalea 18, 3-I helbidean dagoena (katastroko 1/44/1/9 lurzatia).

Trukerako eskaintza publiko honen ezaugarriak betetzen dituzten ondasunen titularrek beren eskaintza aurkezten ahal dute Udal Idazkaritzan, 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Uharten, 2016ko uztailaren 4an.–Alkate udalburua, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L1608240