137. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

Hirigintza hitzarmena, 2. poligonoko 793. lurzatia kudeatzeko. Hasierako onespena

Cortesko Udaleko alkate udalburuak, ekainaren 28ko 63/2016 Alkatetzaren ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen kudeaketako hirigintza hitzarmen bat, Cortesko 793. lurzatiko 158,88 m² lagatzeko, bide publiko izateko, Cortesko Udal Plan Orokorrean ezarritako kale-lerrokadurarekin bat.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Cortesen, 2016ko ekainaren 28an.–Alkate udalburua, María Concepción Ausejo Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1607993