137. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUENIGO

Ezkontza zibila egiteko eskumena bertze baten esku uztea

2016ko ekainaren 22an, alkate udalburuak 297/2016 Ebazpena eman zuen:

Alkateek ezkontza zibila baimentzearen gainekoak arauturik daude abenduaren 23ko 35/1994 Legean eta Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak alkateek ezkontza zibila baimentzearen gainean 1995eko urtarrilaren 26an emandako jarraibidean.

Ikusirik xedatu dena Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. eta 23.4 artikuluetan eta Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43. eta 44. artikuluetan, eta esleiturik ditudan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena.–Ezkontza zibilak egiteko Alkatetza honi dagozkion eginkizunak Oscar Chivite Cornago zinegotziaren esku uztea, ezkontza zibila egiteko, 2016ko uztailaren 2an, 12:30ean.

Bigarrena.–Erabaki hau argitaratzea Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Hori guztia aditzera ematen da Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko, eta ohartarazten da ezen, egintza hau irmo izanik bide administratiboan, errekurtso hauetakoren bat para daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Cintruenigon, 2016ko ekainaren 22an.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1607990