137. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Misericordia karrikako 3. zenbakiaren xehetasun azterlana.
Behin betiko onespena

Agoizko Udalak, 2016ko ekainaren 30eko osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, behin betiko onestea xehetasun azterlanaren proiektu bat, oztopo arkitektonikoak moldatu eta igogailua paratzeko Agoizko Misericordia karrikako 3. zenbakiko etxebizitzen eraikin kolektiboan, Agoizko Misericordia karrikako 3. zenbakiko jabeen elkarteak sustatuta. Proiektu teknikoa Iñaki Ayechu Echarte teknikariak idatzi zuen 2016ko otsailaren 23an.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatuari jarraikiz.

Agoitzen, 2016ko ekainaren 30ean.–Alkatea, Unai Lako Goñi.

ERANSKINA

Xehetasun azterlana. Igogailua paratzea Agoizko Misericordia karrikako 3. zenbakiko etxebizitzen eraikin kolektiboan (PDF).

Iragarkiaren kodea: L1608167