137. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Xehetasun azterlana Irigai Auzoa karrikako 23an.
Behin betiko onespena

Agoizko Udalak, 2016ko ekainaren 30eko osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, behin betiko onestea xehetasun azterlanaren proiektu bat, oztopo arkitektonikoak moldatu eta igogailua paratzeko Agoizko Irigai Auzoa karrikako 23. zenbakiko etxebizitzen eraikin kolektiboan, Irigai Auzoa karrikako 23. zenbakiko jabeen elkarteak sustatua. Proiektu teknikoa, Iñaki Ayechu Echarte teknikariak egin zuen, 2016ko apirilean.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatuari jarraikiz.

Agoitzen, 2016ko ekainaren 30ean.–Alkatea, Unai Lako Goñi.

ERANSKINA

Xehetasun azterlana. Igogailua paratzea Irigai auzoa karrikako 23. zenbakiko etxebizitzen eraikin kolektiboan. (PDF).

Iragarkiaren kodea: L1608153