137. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

2016ko ekitaldiko aurrekontuan kreditu bereziaren bidez aldaketa egiteko 5/2016 espedientea. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2016ko maiatzaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2016ko aurrekontuan kreditu-gehikuntzaren bidez aldaketa egiteko 5/2016 espedientea.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, delako espedientea aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publizitateari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatu legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, 2016ko ekainaren 7ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, osoko bilkuran hasiera batean onetsitako espedientearen iragarkia.

Jendaurrean egoteko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraituz, argitara ematen da iragarkia.

Kreditu berezia:

KONTU-SAILA

IZENA

BEHAR DEN ZENBATEKOA

1 2318 2269902

Gizarte Ongizateko Batzordearen jarduerak

2.000,00 euro

GUZTIRA

2.000,00 euro

Aurreko kreditu aldaketak honako kontu-sail honen bidez finantzatuko dira:

KONTU-SAILA

IZENA

BEHAR DEN ZENBATEKOA

1 2311 4630001

Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoaren Mankomunitatearen ekarpena

2.000,00 euro

GUZTIRA

2.000,00 euro

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka ondoko bide hauetako bat erabil daitekeela:

A. Berraztertzeko errekurtsoa, Altsasuko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

B. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

C. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Altsasun, 2016ko ekainaren 27an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1607896