137. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

2016ko ekitaldiko aurrekontuan kreditu-gehikuntzaren bidez aldaketa egiteko 1/2016 espedientea. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2016ko maiatzaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2016ko aurrekontuan kreditu-gehikuntzaren bidez aldaketa egiteko 1/2016 espedientea.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, delako espedientea aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publizitateari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatu legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, 2016ko ekainaren 7ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, osoko bilkuran hasiera batean onetsitako espedientearen iragarkia.

Jendaurrean egoteko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraituz, argitara ematen da iragarkia.

Kreditu gehikuntza:

KONTU-SAILA

IZENA

BEHAR DEN ZENBATEKOA

1 1611 22101

Goiko ur hornidura, mankomunitatea

31.315,47 euro

1 1522 4630001

Mankomunitateko Etxebizitza eta Eraikinak Zaharberritzeko Bulegoaren kuota

962,95 euro

1 1611 4630001

Finantza-karga, ekarpena

2.824,09 euro

GUZTIRA

35.102,51 euro

Aurreko kreditu aldaketak honako kontu-sail honen bidez finantzatuko dira:

KONTU-SAILA

IZENA

BEHAR DEN ZENBATEKOA

1 2318 4630001

Sakanako Mank. kuota, inmigrazioa

77,83 euro

1 2419 4630001

Mankomunitatearendako ekarpena, enplegu lantegia

11,31 euro

1 3350 4630001

Mankomunitatearendako ekarpena, euskara

4.741,46 euro

1 3410 4630001

Sakanako Mankomunitateko kuota, kirolak

4.474,69 euro

1 4390 4630001

Sakanako Mankom. kuota, turismoa eta garapena

910,93 euro

1 2311 4630001

Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearendako ekarpena

24.886,29 euro

GUZTIRA

35.102,51 euro

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka ondoko bide hauetako bat erabil daitekeela:

A. Berraztertzeko errekurtsoa, Altsasuko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

B. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

C. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Altsasun, 2016ko ekainaren 27an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1607898