136. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua. 87/2016 prozedura

Tuteran, 2016ko ekainaren 9an.

Jorge Navarro Fernández jauna, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan guraso-ahalaren gaineko 87/2015 familia-prozedura tramitatzen ari da. Auto horietan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan.

Eta Edison Fabian Velasco Toapantari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen horren kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.

Tuteran, 2016ko ekainaren 9an.–Justizia Administrazioaren letradua, Jorge Navarro Fernández.

Iragarkiaren kodea: J1607396