136. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 8. EPAITEGIA

Ediktua. 1322/2015 prozedura

Iruñean, 2016ko ekainaren 9an.

Raquel M.ª Aguirre Larumbe andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 8. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan ezkontzaz kanpoko seme-alaba adingabeen adostu gabeko zaintzaren, jagoletzaren edo mantenuaren gaineko 1322/2015 familia-prozedura tramitatzen ari da. Auto horien barrenean ebazpena eman da eta haren kopia interesdunaren eskura dago bulego judizial honetan.

Eta Félix Patricio Aragundi Villegasi legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen horren kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.

Iruñean, 2016ko ekainaren 9an.–Justizia Administrazioaren letradua, Raquel María Aguirre Larumbe.

Iragarkiaren kodea: J1607384