4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)
Ediktua. 569/2016 prozedura
Iruñean, 2016ko ekainaren 13an.
María Fernanda López de Dicastillo Sainz de Murieta andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.
Aditzera ematen dut: epaitegi honetan guraso-ahalaren gaineko 569/2016 familia-prozedura tramitatzen ari da. Auto horietan ebazpena eman da, eta haren kopia interesdunaren eskura dago bulego judizial honetan. Jarritako demandaren berri ematen zaio demandatuari, bost eguneko epean bere eskubideari komeni zaiona eska dezan.
Eta Ángel Alberto Correa Cañizares jaunari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara daitezen.
Iruñean, 2016ko ekainaren 13an.–Justizia Administrazioaren letradua, María Fernanda López de Dicastillo Sainz de Murieta.
Iragarkiaren kodea: J1607387