2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZARRAKAZTELU ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Aldaketa, Datuak babesteko ordenantzan. Behin betiko onespena
Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2016ko martxoaren 22an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Datuak babesteko ordenantzan, “Kexak, iradokizunak eta aitortzak” izeneko fitxategi bat sortzeko xedez. Erabaki hori 2016ko 74. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 19an.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horretako aldaketa behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Zarrakaztelun, 2016ko ekainaren 24an.–Mankomunitateko burua, Eduardo Ezpeleta Lines.
FITXATEGIAK SORTZEA ZARRAKAZTELUKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEKO DATU PERTSONALEN GAINEKO ORDENANTZAN
Lehena.–Honako fitxategi hau sortzea: “Kexak, iradokizunak eta aitortzak”, ondoko deskribapena eta erabilera aurreikusiak dituena:
–Fitxategiaren xedea: Mankomunitatearen zerbitzuei egiten zaizkien kexak, iradokizunak eta aitortzak kudeatzea eta erregistro bat mantentzea.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek edo haien legezko ordezkariek emanda, inprimakien bidez.
–Pertsona edo talde ukituak: Zarrakaztelu aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateari zuzendurik, kexa, iradokizun edo aitortza bat egiten duten norbanakoak.
–Fitxategiari emandako segurtasun maila: oinarrizkoa.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
a) Izen-abizenak.
b) Telefonoa.
c) NANa.
d) Posta elektronikoa.
f) Posta helbidea.
g) Sinadura.
–Tratamendu sistema: mistoa.
–Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.
–Organo arduraduna: Zarrakaztelu aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea.
–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Zarrakaztelu aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea.
Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta xedatzea zehaztutako fitxategia dagokion erregistroan inskriba dadila Datuak Babesteko Espainiako Agentzian.
Iragarkiaren kodea: L1607798