136. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

2016ko aurrekontuan aldaketak egiteko bosgarren espedientea behin betiko onetsita. Kreditu berezia

2016ko 108. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 6an, aurrekontuko aldaketa –kreditu bereziaren bidezkoa– hasiera batean onesteko osoko bilkuran hartutako erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu berezia:

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 2.000,00 euro.

Finantzaketa:

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 2.000,00 euro.

Zizur Nagusian, 2016ko ekainaren 24an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1607813