2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALESBES
Alkatetza beste baten esku uztea
Udal honetako alkate udalburuak ondoko ebazpena eman zuen 2016ko ekainaren 22an. Hona testu osoa:
Gaia: Alkatetzaren eskuordetze berezia Alesbesko balkoi eta zoko lehiaketan, Olatz Jiménez Soret zinegotziaren esku utzita.
Alesbesko balkoi eta zoko lehiaketarako deialdia egin da Alesbesko bizilagunak animatzeko gure herria zaindu eta apaintzen lagun dezaten landareen bidez fatxadak, kaleak, plazak eta zoko ikusgarriak edertuz.
Eskuordetzeen araubide orokorra Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 13. artikuluan jasoa dago eta, udal esparruan, Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43tik 45era arteko eta 114tik 118ra arteko artikuluetan.
Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43.5 artikuluan ezartzen da eskuordetzeak bereziak izan daitezkeela proiektu eta gai zehatz baten inguruan. Kasu horretan, eskuordetzaren eraginkortasuna proiektua kudeatu edo gauzatzeko denborara mugatuko da. Eskuordetzan biltzen ahal dira alkatearen ahalmen eskuordegarriak, hirugarrenak ukitzen dituzten egintzak egitekoa barne.
Horrenbertzez, legez emandako eskudantziak erabiliz, honako honen bidez,
EBATZI DUT:
Lehena.–Olatz Jimenez Soret zinegotziaren esku uztea “Alesbesko balkoi eta zoko lehiaketa” proiektuaren kudeaketa eta gauzatzea. Eskuordetza horrek alkatearen ahalmen guztiak biltzen ditu, lehiaketaren ebazpena eta irabazleei sariak eman eta ordaintzea barne, lehiaketaren oinarriekin bat, eta indarra izanen du ebazpen hau sinatzen denetik aitzina.
Bigarrena.–Eskuordetzak proiektuaren iraupen bera izanen du, irabazleei sariak ordaindu arte.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Olatz Jiménez Soreti jakinaraztea eta espedientean sartzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Laugarrena.–Eskuordetza Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, AFEaren 44. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Bosgarrena.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri emanen zaio organo horren hurrengo osoko bilkura arruntean.
Alesbesen, 2016ko ekainaren 24an.–Alkatea, Delia Linzoain Pinillos.
Iragarkiaren kodea: L1607786