2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALESBES
Lehen aldaketa, 2016ko ekitaldiko aurrekontuan.
Hasierako onespena
Alesbesko Udalak, 2016ko ekainaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen lehen aldaketa 2016ko ekitaldiko aurrekontuan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Alesbesen, 2016ko ekainaren 24an.–Alkatea, Delia Linzoain Pinillos.
Iragarkiaren kodea: L1607785