136. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULBEITI

Aldaketa puntuala, Urraulbeitiko Udal Planeko egiturazko determinazioetan. Hasierako onespena

Urraulbeitiko Udalak, 2016ko ekainaren 22an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa puntuala, Urraulbeitiko Udal Planeko egiturazko determinazioetan, 1. poligonoko katastroko 88. lurzatiaren 1.594 m²-ren kategoria aldatzeko xedez, Nardoze-Alduaten. Egun, gorde beharreko lurzoru urbanizaezin gisa katalogaturik dago, natura aldetik ustiatzeko balioagatik, eta erabilera pribaturako lurzoru finkatu izatera pasatuko da, ezer eraikitzeko eskubiderik gabe, Luis Carlos Oroz Torresek sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Urraulbeitin, 2016ko ekainaren 23an.–Alkatea, Ana Jesús Iriarte Equisoain.

Iragarkiaren kodea: L1607820