2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Alkatetzaren 8/2016 Dekretua, ekainaren 8koa.
Kiroletako eta Festetako eskudantzien eskuordetzea aldatzea
Behean adierazten den egunean, Tuterako Udaleko alkate udalburuak 8/2016 Dekretua eman du, eta hau da horren testua:
“Alkatetzaren ekainaren 16ko 19/2015 Dekretuaren bidez Ignacio Magallón Gilen esku utzi zen, modu berezian, Kirolei eta Festei dagozkien aferen barne zuzendaritza eta kudeaketa.
Oinarrizko legerian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13. artikuluak arautzen du eskumenak eskuordetzea.
Halaber, zinegotzi delegatuen araubidea Udalaren Erregelamendu Organikoaren 23. (4., 5. eta 6. puntuak), 34., 35. eta 36. artikuluetan dago, eta eskuordetzearen bidez ematen zaizkien eskudantziak erabiltzeko araubide orokorra, berriz, 82.etik 86.era bitarteko artikuluetan. Eta 23.4 artikuluak ezartzen duenez, alkateak edozein zinegotziri eskuordetze berezia ematen ahal dio alor horien barneko gai zehatzak zuzentzeko eta kudeatzeko, nahiz eta Tokiko Gobernu Batzarreko kide ez izan.
Kontuan harturik zinegotzigoak Udal honen Antolaketa Administratiboaren gaineko Erregelamendu berrira egokitu behar direla (2016ko 109. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 7koa), baita 2016ko plantilla organikora ere (2016ko 104. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 31koa).
Egintza hau da toki araubideak eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen araubide oinarrizkoak Alkatetzaren esku uzten dituen hautazkoetarik.
Ahalmen hauek erabiliz eta gaia arautzen duten toki araubidearen arloko gainerako legezko xedapenak ikusita,
DEKRETATU DUT:
Lehena.–Alkateak ekainaren 16ko 19/2015 Dekretuaren bidez Ignacio Magallón Gilen esku egindako eskudantzien eskuordetzea aldatzea, hain zuzen ere Kirolen eta Festen unitate administratiboen aferen barne zuzendaritzari eta kudeaketari dagozkienez: gastuen proposamenen sinadura gehituko da, baita zinegotzigoak kudeatutako guneen lagapena ere.
Eskuordetzen diren eskudantziak honako hauek dira:
–Kirolei eta Festei dagozkien aferen barne zuzendaritza eta kudeaketa, baina ez hirugarrenak ukitzen dituzten egintza administratiboen bitartez ebazteko ahalmena, salbu ondoko lerroaldeetan ezarritakoa.
–Obren, zerbitzuen, horniduren eta laguntza teknikoaren kontratazioa eta kontzesioa, horien zenbatekoagatik faktura soilik edo faktura gehi kreditu erreserba soilik behar denean, betiere galarazi gabe aurrekontua betearazteko oinarrietan gastua baimentzeko xedatutakoa.
–Gastuak baimentzea eta xedatzea, aurreko atalean ezarritako mugaren barrenean, baita aurrekontua betearazteko oinarrietan aurreikusten direnak ere.
–Kirolen eta Festen zinegotzigoek kudeatutako guneen lagapena.
Bigarrena.–Eskudantzien eskuordetze hau, eraginkorra izateko, zinegotziak onartu beharko du. Eskuordetzea onartutzat hartuko da, inolako adierazpenik egin beharrik gabe, baldin eta, dekretu hau jakinarazi eta biharamunetik hiru egun balioduneko epean, ez badio Alkatetzari berariaz adierazten ez duela onartzen eskuordetzea.
Hirugarrena.–Dekretu honen berri ematea Udaleko Osoko Bilkurari, egiten duen lehen bilkuran; ukitutako zinegotziari eta Kirolen eta Festen unitate administratiboei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, nahiz eta sinatzen denetik aitzina izanen duen indarra."
Tuteran, 2016ko ekainaren 8an.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.
Iragarkiaren kodea: L1607344