136. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Grupo Cidacosen igogailuak paratzeko Plan Berezia.
Hasierako onespena

Tafallako Udalak, 2016ko ekainaren 14an egindako bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen “Tafallako Grupo Cidacosen igogailuak paratzeko Plan Berezia”, jabeen elkarteak sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Tafallan, 2016ko ekainaren 22an.–Alkate udalburua, Arturo Goldaracena Asa.

Iragarkiaren kodea: L1607799