2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Xehetasun azterlana 6. poligonoko 1657. lurzatian igogailua paratzeko, Atarrabiako etorbidean (51 A, 51 B eta 51C), Iruñerria kalean (52-62) eta Kanalea kalean (12). Hasierako onespena
Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2016ko ekainaren 21ean, erabaki hau hartu zuen:
JOB 21-JUN-16 (9/UV).
“Ikusirik espedienteko agiriak, eta Hirigintza Gerentziako arkitektoak 2016ko ekainaren 2an eman txostenarekin bat,
ERABAKI DA:
1. Hasiera batean onestea xehetasun azterlana 6. poligonoko 1657. lurzatian igogailua paratzeko, Atarrabiako etorbidean (51 A, 51 B eta 51C), Iruñerria kalean (52-62) eta Kanalea kalean (12), Francisco Javier Garcia Barberenak Autobuses La Villavesa, SA enpresaren izenean tramitera aurkeztua.
2. Behin betiko onespenerako testu bategina aurkeztu behar da, gorputz irtenen altxaerak ezabatu edo egokitzen dituena, eta “Araudia” izeneko atala daukana, ondokoak zehazteko:
–Xehetasun azterlan honen dokumentazio grafikoan lotesleak dira soilik gorputz irtenen lerrokadura gehienekoak eta haien behealdeko soslaia (galibo soslaia).
–Legeak agindurik, sektorizazioa dela-eta, suaren kontrakoak izan behar duten zatietan izan ezik, kolore gris naturaleko aluminio anodizatuko arotz-lanek eta beira gardenek eratuko dituzte itxiturak, eta beira duen azalera ez da izanen fatxadaren azaleraren %70 baino txikiagoa (sektorizazioarengatik opakuak diren zatiak kenduta).
–Kanpoko tratamendu zehatzari dagokionez, baimena lortzen duen lehen atarian hartzen den irtenbide bera eman beharko zaie gainerako atariei, eta gorputz guztiak berdinak izanen dira.
3. Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta iragarkiak paratzea hemengo egunkarietan.”
Ebazpen honen 2. atalaren kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Iruñean, 2016ko ekainaren 24an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L1607823