2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Laburpena, Alkatetzaren 2016ko ekainaren 22ko Ebazpenarena. Haren bitartez euskara ikasteko laguntzen deialdia egiten da 2015-2016 ikasturterako
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans): BDNS (Identifikazioa): 310492.
Lehendabizikoa.–Onuradunak:
Euskara ikasleak, 16 urte baino gehiago dituztenak eta Noain Elortzibarren erroldaturik daudenak.
Bigarrena.–Xedea:
Finantzatzea, neurri batean, euskara ikasteak sortzen dituen gastuak.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:
Noain Elortzibarko Udalaren diru-laguntzak arautzen dituen ordenantza orokorra, 2014ko 39. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, otsailaren 26an.
Laugarrena.–Zenbatekoa:
Laguntza matrikularen kostuaren %40 izanen da.
Edonola ere, ikasleak ez du 150 euro baino gehiagoko laguntza jasoko.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:
2016ko uztailaren 14tik abuztuaren 30era arte.
Noain Elortzibarren, 2016ko ekainaren 22an.–Alkate udalburua, José Ignacio Erro Lacunza.
Iragarkiaren kodea: L1608011