136. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

Eskumenak bertze baten esku uztea 123/2016 Dekretua

Los Arcosko Udaleko alkate udalburu Javier Chasco Abaigarrek, gaurko egunarekin, dekretu hau eman du:

“Kontuan harturik alkateek ezkontza zibila baimentzearen gainean Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak 1995eko urtarrilaren 26an eman jarraibidea.”

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. eta ondoko artikuluetan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13. artikuluan ematen dizkidaten eskudantziekin bat,

XEDATU DUT:

Ezkontza zibilak egiteko eskumena zinegotzi guztien esku uztea, ezkontideek hala eskatzen dutenean, aipatutako araudian aurreikusitako mugen barrenean.

Los Arcosen, 2016ko ekainaren 1ean.–Alkate udalburua, Javier Chasco Abaigar

Iragarkiaren kodea: L1607745