2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEITZA
Ente instrumentalaren adierazpena
Honako honen bidez aditzera ematen da Leitzako Udalak, 2016ko maiatzaren 10ean egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu duela:
Kontratu publikoei buruzko 6/2006 Foru Legearen 8. artikuluan xedatutakoarekin bat, ente instrumental berekitzat hartuko dira mandatuak egiten dituzten entitateez bestelako nortasun juridikoa izanik, ondoko baldintza hauek betetzen dituztenak:
a) Bere kabuz erabakitzeko ahalmenik ez izatea, mandatua egiten duten entitateei dagokienez horiek beren zerbitzu edo unitateak kontrolatzen dituen antzerako kontrola egiten dutelako. Entitate instrumentala sozietate bat bada eta mandatua entitate publiko batek egiten badu, entitate instrumentalaren kapital sozial osoak titulartasun publikokoa izan beharko du.
b) Jardueraren funtsezko zatia mandatua egiten duten entitateentzat egitea.
Anikote Leitza SL udal sozietateak nortasun juridikoa dauka, Leitzako Udalaz bestelakoa eta aurretik zehaztutako baldintzak betetzen ditu. Hartara, Leitzako Udalaren ente instrumentalaren adierazpena jaso dezake prestazioak eskatzeko.
Bestalde, aurreko legezko xedapenaren arabera, beharrezkoa da Anikote Leitza SL sozietatearen berariazko adierazpena egitea Udalaren ente instrumental gisa, unean-unean bidezkotzat juzgatzen diren prestazioak eskatzeko. Mandatuen esparrua sozietatearen helburu sozialekoa izanen da soilik. Adierazpena Nafarroako Kontratazioaren Atarian iragarriko da, mandatuak zein esparrutakoak diren adierazita.
Aurreko guztiaren babespean, Leitzako Udalak aho batez,
ERABAKI DU:
1. Anikote Leitza SL sozietatea Leitzako Udalaren ente instrumental deklaratzea, administrazio honen kirol instalazioen kudeaketako zerbitzu publikoa zuzenean kudeatzeko, haren helburu sozialean aurreikusitakoarekin bat eta udal honen esparruan.
2. Erabaki honen edukia Nafarroako Kontratazioaren Atarian eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Leitzan, 2016ko ekainaren 23an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.
Iragarkiaren kodea: L1607765