2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEATXE
2016ko aurrekontu orokor eta bakarra,
eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena
Udalak, 2016ko ekainaren 8an egin osoko bilkura arruntean, legez eskatutako quoruma zuela, erabaki hau hartu zuen:
1. Hasiera batean onestea Leatxeko Udaleko 2016ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak, arau hauetan xedatuari jarraikiz: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 269.etik 276.era bitarteko artikuluak eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 201. artikulua eta ondokoak.
2. Hasierako onespenaren erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean argitaratzea, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten, argitaratu eta hamabost egun balioduneko epean.
Erreklamaziorik aurkezten bada, osoko bilkuran horiek ebazteko berariazko erabakia hartuko da, eta aurrekontua behin betikoz onetsiko. Erreklamaziorik egon ezean, behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea bukatutakoan.
Leatxen, 2016ko ekainaren 24an.–Alkatea, Javier Iribarren Pérez.
Iragarkiaren kodea: L1607812