136. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARRALDA

Alkatetza beste baten esku uztea

Ezkontza Zibilak egiteari buruzko abenduaren 23ko 35/1994 Legean Erregistro Zibilaren gaineko Erregelamenduaren 238. eta ondoko artikuluei dagokienez xedatuarekin bat, eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. eta ondoko artikuluetan jasotzen diren ahalmenak erabiliz.

Alkateak, ekainaren 24an eman ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi du:

1.–Udal honetako zinegotzi Miguel José Barberena del Ríoren esku uztea 2016ko abuztuaren 20an ezkontza zibila Herriko Etxean egiteko eskumena.

Garraldan, 2016ko ekainaren 24an.–Alkatea, Francisco Javier Juampérez Huarte.

Iragarkiaren kodea: L1607819