2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI ARANATZ
2016ko aurrekontuko aldaketa: 2016/03U eta 2016/04U. Hasierako onespena
Etxarri Aranazko Udalak, 2016ko ekainaren 20an, osoko bilkuran, 2016. urteko udal aurrekontuko aldaketa hauek onetsi zituen hasiera batez:
–2016/03U: Inbentarioa.
–2016/04U: Inbentarioa.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Etxarri Aranatzen, 2016ko ekainaren 24an.–Alkatea, Eneka Maiz Ulaiar.
Iragarkiaren kodea: L1607780