2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
Alkatetza beste baten esku uztea
Esteribarko Udaleko alkateak, 2016ko ekainaren 23ko 183/16 ebazpenaren bidez, bere eskudantziak utzi zituen lehen alkateorde Ander Magallón Lusarretaren esku; hura karguak berezko dituen eginkizunetan ariko da, 2016ko ekainaren 24tik uztailaren 31ra arte.
Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatuarekin bat.
Esteribarren, 2016ko ekainaren 23an.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.
Iragarkiaren kodea: L1607754