2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONEZTEBE
Udal Plan Orokorreko egiturazko aldaketa puntuala.
Hasierako onespena
Doneztebeko Udalak, 2016ko ekainaren 22an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Plan Orokorreko egiturazko aldaketa puntual hau:
1.–Lurzoru urbanizaezina (1. poligonoko lurzati hauek: 300 (zatia), 433 (zatia), 486 (zatia), 810 eta 811, Iraburu alderdian) lurzati horiei esleituriko sailkapena aldatzeari buruz, gorde beharreko lurzoru urbanizaezina, ingurumeneko oihan balioa duena izatetik, gorde beharreko lurzoru urbanizaezina, natura aldetik ustiatzeko balioa duena eta abeltzaintzan eta nekazaritzan ustiatzeko balio ertaina duena izatera igaro daitezen.
2.–Aldatzea Udal plan orokorraren araudiaren 48. artikulua, eta erabilera eta jarduera baimengarrien artean sartzea ondoko testua: “S-121-A errepidearekin muga egiten duten sailkapen honetako lurzoruetan baimengarriak izanen dira berariaz errepidearen erabilerarekin loturik dauden jarduerak”, Doneztebeko Udalak egindako proposamenarekin bat eta Francisco eta Rosa Francés Olloqui arkitektoek prestaturik espedientera ekarritako dokumentazioarekin bat.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2 eta 70. artikuluetan xedatua aplikatuz, Nafarroan hirigintza iraunkorra, hiri-berrikuntza eta hirigintza-jarduera laguntzeko neurriei buruzko martxoaren 5eko 5/2015 Foru Legeak emandako idazketaren arabera.
Jendaurrean egonen da hilabete bateko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.
Donezteben, 2016ko ekainaren 23an.–Alkatea, Santiago Uterga Labiano.
Iragarkiaren kodea: L1607816