2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CINTRUENIGO
2016ko lehen lauhilekoko ur kontsumoagatik egin behar diren ordainketak borondatez ordaintzeko epea
Cintruenigoko alkate Raquel Garbayo Berdoncesek.
ADITZERA EMATEN DU:
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean 2015eko abenduaren 24an argitaratu Uraren gaineko ordenantza fiskalean ezarritakoari jarraikiz.
2016ko ekainaren 30etik aitzina 2016ko lehen lauhilekoko ur kontsumoari dagozkion ordainagirien ordainarazpena eginen da.
Ordainagiriak helbideratuta dituzten titularrek kargua jasoko dute esleituriko banku-kontuan; ordainagiriak helbideratuta ez dituztenek ordainketa egin ahalko dute udal bulegoetan kreditu-txartel bidez, edo La Caixako edo Nafarroako Rural Kutxako bulegoetan, 2016ko uztailaren 31 arte.
Ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamenduzko prozeduraren bidez eskatuko dira eta derrigorrezko epearen errekarguak sorraraziko dira, baita berandutze interesak ere, eta hala bada, sor daitezkeen kostuak.
Likidazio horien kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
A) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Nolanahi ere, aitzinetik eta hautara berraztertzeko errekurtsoa para daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki edo ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,
B) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.
Cintruenigon, 2016ko ekainaren 24an.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.
Iragarkiaren kodea: L1607772