136. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIGANDA

Aurrekontuko 1 eta 2/2015 aldaketak. Behin betiko onespena

2016ko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 25ean, aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean Carmen Ciganda Ibarrolak alegazioak aurkeztu eta 2016ko apirilaren 29an egin bilkuran ezetsi zirenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

1 eta 2. aldaketak 2015eko aurrekontuan

Kreditu berezia: Aholkularitza juridikoa:

Kapitulua: 1-121-2260302.–Zenbatekoa: 3.700,00 euro.

Finantzaketa:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 3.700,00 euro.

Aldaketa aurrekontuan:

Kreditu berezia: Hirigintzari buruzko aholkularitza teknikoa.

Kapitulua: 1-432-22605.–Zenbatekoa: 2.600,00 euro.

Finantzaketa:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 2.600,00 euro.

Zigandan, 2016ko ekainaren 23an.–Alkatea, José María Ibero Baraibar.

Iragarkiaren kodea: L1607827