2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Alkatetzaren eskuordetzea
Toki Korporazioen antolaketaren, funtzionamenduaren eta araubide juridikoaren gaineko Erregelamenduko 43, 44 eta 47. artikuluetan xedatuari jarraituz, ondoko hau ebatzi dut Alkatetzak 2016ko ekainaren 22an emandako 229/2016 ebazpenaren bidez:
Alkate naizen aldetik ditudan eskudantzia guztietarako Pedro M.ª Azparren Ocaña lehen alkateordea eskuordetzea, nire ordezkoa izan dadin aurtengo uztailaren 6tik 17ra (biak barne).
Oltza Zendean, 2016ko ekainaren 22an.–Alkatea, Moises Garjon Villanueva.
Iragarkiaren kodea: L1607777