136. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Aldaketa Eraikuntzari buruzko ordenantza orokorrean.
Behin betiko onespena

Carcarko Udalak, 2016ko maiatzaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Carcarko Udalaren Arau Subsidiarioetako Eraikuntzari buruzko ordenantza orokorraren 52. artikuluko aldaketa. 2016ko 96. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 19an.

Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, aipatu ordenantza behin betiko onetsi da, eta argitaratzeko agindu, behar diren ondorioak izan ditzan.

Carcarren, 2016ko ekainaren 23an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

CARCARKO ARAU SUBSIDIARIOETAKO ERAIKUNTZARI
BURUZKO ORDENANTZA OROKORRA

52. artikulua. Finken itxitura (idazketa berria).

Lurzatiek eremu publikoari begira dituzten itxiturak gehienez 2 m garai izanen dira eta obrakoak metro bateko garaieraraino bakarrik izan daitezke. Garaiera horretatik goiti heskaia izanen dute, edo burdin hesia, eta zutabeak jarri ahalko zaizkie.

Betiere metro batetik goiti debeku dira elementu opakoak, heskaiak izan ezik.

Salbuespenez, topografia dela eta, beste finka itxitura mota bat baimendu daiteke. Kasu horietan, horri ematen zaion tratamendua zainduko da bereziki. Udalak baldintzatzen ahal du zer material erabili behar den.

Proiektu bakar bati dagozkion eraikuntza multzokatzeetan, hala nola familia bakarreko etxebizitzen errenkadetan, eraikitako finka itxiturak ezin dira aldatu, ez badira aldatzen etxesailaren edo sustapen jarduketaren fronte osorako. Halakoetan, lehendik ezarritako determinazioak aplikatuko dira.

Iragarkiaren kodea: L1607747