2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI ARANATZ
2016ko aurrekontuko aldaketaren hasierako onespena:
2016/01 eta 2016/02
Etxarri Aranazko Udalak, 2016ko maiatzaren 31n, osoko bilkuran, 2016. urteko udal aurrekontuko aldaketa hauek onetsi zituen hasiera batez:
–2016/01 Langabetuen kontratazioa.
–2016/02 Langabetuen kontratazioa.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Etxarri Aranatzen, 2016ko ekainaren 20an.–Alkatea, Eneka Maiz Ulaiar.
Iragarkiaren kodea: L1607725