2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIRAUKI
Aldaketa xehakatua Udal Plan Orokorrean, AA-7 unitateari dagokionez. Hasierako onespena
Ziraukiko Udalak, 2016ko ekainaren 1ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Plan Orokorrreko aldaketa xehakatua, Isabel Cadena Riera andreak eta Fco. Javier Sánchez de Muniain Valencia jaunak sustatutakoa, AA-7 hirigintzako unitatea hiru azpiunitatetan banatzeko.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 79.3 artikuluetan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Ziraukin, 2016ko ekainaren 20an.–Alkate udalburua, Victoriano Goldáraz Carmona.
Iragarkiaren kodea: L1607722