2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BETELU
Lurraldea okupatzeko estrategia eta eredua (LOEE). Hasierako onespena
Beteluko Udalak abiatu du Lurraldea okupatzeko estrategia eta ereduaren (LOEE) agiriaren tramitazioa, María Urmeneta eta Francisco Javier Chocarro arkitektoek idatzia.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70.4 artikuluan xedatuarekin bat, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, herritarrek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, bidezko iruditzen zaizkien iradokizunak aurkez ditzaten.
Betelun, 2016ko ekainaren 27an.–Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.
Iragarkiaren kodea: L1607984