2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERA
2016ko aurrekontuan kreditua gaitzea:
Frontoia izeneko kontu-saila (2016/3 espedientea).
Hasierako onespena
2016ko ekainaren 9an Osoko Bilkurak egindako bileran, ondoan dagoen erabakia onetsi zen, besteak beste:
1) 2016ko maiatzaren 30ean Kontu-hartzailetzak egindako txostenean agertzen den kreditu gehikuntza, 1 3422 62200 Frontoia kontu-sailekoa, hasiera batez onestea.
2) Aipatu espedientea (2016/3) jendaurrean edukitzea Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean aldez aurretik iragarrita, herritarrek eta interesatuek azter dezaten eta nahi dituzten erreklamazioak jar ditzaten.
3) Lehen aipatutako jendaurreko epea iragan ondoren erreklamaziorik ez badago, espediente hau behin betiko onetsitzat hartuko dela ohartaraztea.
Beran, 2016ko ekainaren 24an.–Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.
Iragarkiaren kodea: L1608003